XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EPA, Ingurugiroaren Defentsarako Erakunde Amerikarrarentzat esajeratu samarra da aurreko kalkulu hau eta zera dio: Pestiziden arriskuak normalean sortzen dituzten mesedeen oso azpitik gelditzen dira.

Bestalde, oso zaila da DDTari buruzko ikerketa epidemiologikoak egitea, zeren ez baitago munduan pestizida honen eraginpean egon ez den populazio-talderik, eta horrela kontrol-txantiloitzat erabil daitekeenik.

Gauza bera esan liteke Dieldrin eta Aldrin gaiei buruz ere.

Columbia Districteko Helegite Auzitegiak aitortu du ezinezkoa dela ikerketa epidemiologiko zehatzak egitea pestizida hauek mundu osora hedaturik daudelako.

Fitofarmako askoren kontrako salakuntza gisa dosi handiak jasan dituzten nekazariei egindako ikerketa epidemiologikoak daude.

Baina gaur eguneko tumorea ikertzeko orain 15-30 urte erabilitako pestizidak zeintzuk ziren jakin behar da.

Jama amerikar medikuen aldizkariak dioenez tumoreak ugaldu egin zaizkie aipaturiko nekazariei garun, barrabil, gibel, urdail, odol eta sistema linfatikoan.

Besoak gurutzatu? 1963an Rachel Carsonek Udaberri Isila izeneko liburu bat argitara eman zuen pestiziden arrisku guztiak salatuz.

Baina 1985era iritsi behar izan da Italiar Osasun-Ministraritzak neurri batzuk har ditzan.

Bitartean intsektuak ugaltzen direneko abiadurari esker, gero eta jasankorrago bihurtu dira.

PANen txosten batek dioenez, baldin eta 1960an bizkarroi edo parasito-espezie jasankorrak ehun baziren 1980an 400 ziren eta 1987an 600.

Pestizidek eragimena galdu ahala, baserritarrak kantitateak gehituz erantzun du, nahiz eta emaitzak oso txarrak izan.

Cornell Unibertsitateko ikerketaria den David Pimentelek dioenez, 1940-79 bitartean 10 bider gehitu da antiparasitarioen erabilera eta halere intsektuen eraginezko galerak 7tik 13ra igo dira eta eritasun kriptogamikozkoak, berriz, 10etik 12ra.

Antiparasitarioek urritu egin dituzte parasitoen etsai naturalak eta baita intsektu pleneztatzaileak ere.

Horregatik inolako trabarik gabe ugaldu dira bizkarroiak.

Intsektuen jarkikortasuna hausteko pestizida berri eta zaharren nahasteetara jo da, toxikologiaren ikuspuntutik ezezagunak diren kokteletara.

Nekazaritza biologikoa Baldin eta orain arte nekazaritza kimikoa alde batera utzi eta bio-nekazaritzara jotzearen aldekoen proposamenek irribarreak sortzen bazituzten ere, gaur gauzak aldatzen ari dira.

Mundu osoan badira une honetan 62 biofabrika parasitoei aurka egiteko intsektuz nekazaria hornitzen dutenak.

Orain 3 urte arte, borroka biologikoan sartutako lur-ustiapenak 3.719 eta 7 mila hektarea ziren, baina gaur askoz gehiago dira.

Nekazaritza mota honek emankortasun gutxiago duelakoa ezeztaturik geratu da: Washingtoneko Unibertsitateko Barry Commoner sistema naturalen biologiarako zentruaren zuzendariak egiaztatu du ustiapen biologikoek gutxi gorabehera besteek bezalatsu ekoizten dutela, eta bestalde, pestizida eta energiatan aurrezten dutela.

Italian oraindik biofabrika bakar bat dago eta eskaria asetzeko adina sortzen ez duenez gero Holandako biofabriketatik hornitzen dira batipat nekazariak.

Baina zenbaiten ustez Europan piskanaka indartzen eta sendotzen ari den nekazaritza biologiko honek ez du eragin handiegirik izango praktikan, baldin eta aldi berean Hirugarren Munduko Herrialdeetara pestizidak bidaltzen jarraitzen badu.

Azken finean, inportaturiko produktuak geure platerean jartzean, bertan aurkituko baititugu, hemen nahi ez eta urrunera bidali ditugun gai kimikoak.

Honetan ere solidariotasun zentzu batez jokatzen ikasten ez badugu, arazoak berandutzea baizik ez dugu egingo.

Interes handiegiak daude behar adina eta behar bezalako informazioa janari-kontsumatzaile eta nekazariei ez zabaltzeko, baina errealitatea hor dago eta ikerketan ari direnek gero eta emaitza kezkagarriagoak jasotzen dituzte.

Zer kontzientzia eta borrokamen daukagu kontsumitzaileok eta nekazariok Europako janari-merkatuan jokuan dauden estrategia eta politiketan esku hartzeko?.

Alarmismoa zein konformismoa, biak izan litezke baztergarri, baina zalantzarik ez dago gehiegi aipatzen ez den arazo larri baten aurrean gaudela.